Gurpil-aulkiko saskibaloia zirraragarria da adin guztientzako
Iaz, 2022an hasi zen Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatutako lehiaketa.
Iparraldeko Aulki Mugikorreko Saskibaloi Liga da eta gaur egun bost taldek hartzen dute parte: ZUZENAK, Bilbao BSR, BSR Navarra, Servigest Burgos BSR eta BSR Cantabria.
Eskolako taldeen hobekuntzara bideratutako lehiaketa da, gazteek euren kirol prestakuntzarekin jarraitu eta bidaia laburrekin liga arautu batean lehiatzea ahalbideratzen duena. Honek baloreak sustatuko dituen esperientzia eta ikaskuntza bikaina suposatuko die parte hartzaileei. Konpromisoa, diziplina eta talde lana.