HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gurpilen gaineko proiektuak ikasteko eta gizarte-aurrerapenerako aukerak sortzen ditu mutilen, nesken eta gazteen aniztasun funtzionalaren inguruan.
Hemen deskargatu eta inprima dezakezu materiala euskaraz:

Gurpilen gaineko proiektuak, ikasteko eta gizarte-aurrerapenerako aukerak sortzen ditu, neska mutilen eta gazteen aniztasun funtzionalaren inguruan.

On Wheels , DBHko 1go eta 2go mailetan, Bizkaiko institutu eta ikastoletan hainbat urtez garatzen ari den proiektua da.
Gurpil-aulkiko saskibaloia jardueraren epizentrotzat hartuta, ikasleek kirol hau eta ezintasun motorra bizitzeak dakartzan erronkak ulertzera hurbilduko dituzten beste jarduera batzuk praktikatuko dituzte.

Aktibitate honek , gimnasio edo estalitako kirol instalazioetan gurpil-aulkian saskibaloia praktikatzeko bi saiotan datza , gainera aurrez  aukerako beste bi saio egin daitezke ikasgelan . Aipatu, irakaslearentzako gida bat dagoela eskuragarri, Ikasgelako saio hauek modu malguan burutu eta zentruen errealitate desberdinetara egokitzeko helburuarekin.

Proiektuaren helburuak

1. Enpatiaren kontzeptua definitzea.
2. Enpatiaren onurak ulertzea, bai norbanakoari begira baita sozialki ere.
3. Dibertsitate funtzionalaren kontzeptua definitzea, batez ere dibertsitate funtzional
motorrarena.
4. Dibertsitate funtzionalaren inguruko aurreiritziak analizatzea eta beraien inguruan
hausnartzea.
5. Ikaslegoari dibertsitate funtzionala hurreratzea enpatia erabiliaz.
6. Kirol egokitua eta bereziki BSR ezagutzera ematea, dibertsitate funtzionalik ez duten
ikasleak tailerretan parte hartzera bultzatuaz.
7. Gurpildun aulkia eta modu honetako gailuen erabilera positiboa lantzea.

Zure ikastetxe edo erakundean kirol egokituari buruzko sentsibilizazio eta sustapen jardunaldi
bat antolatu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan eta guztiaren berri emango dizugu:
bilbaobsreskola@gmail.com

Scroll to Top