Maiatzaren 13an, BSR eskolarteko lehen txapelketa ospatu zen Bilbon 3×3 modalitatean. Bertan Gasteizko (Zuzenak), Madrilgo (Once), Burgosko eta Donostiako (Bera Bera) eskolek parte hartu zuten Bilbao BSR Fundazioa talde anfitrioiarekin batera. Horrela, 36 kirolarik kirol, lehiaketa eta lagunarteko egunaz gozatu zuten.
